XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakasleen eta ikasleen ebaluazioa, oro har, positiboa izan zen, ikasgaiak onurakorragoak, modernoagoak eta landuagoak baitziren.

Hala ere, lehenengo erako modulua haurrentzakoa zela adierazi zuten, atalase-maila baxuegia baitzen orduan.

Ikus dezagun orain Afampucirc;k-ek eskaintzen dituen ikastaroen laburbilduma bat.

Helduentzako ikastaroak

Hogei bat ikastaro ezberdin daude.

Ikasle-mota ezberdinen araberako bost talde nagusi egin daitezke.

a Frisiarrak ez direnei begirako ikastaroak, frisieraren ulermena behar edo nahi dutenentzakoak.

Gehienbat biztanle etorri berriak joaten dira ikastaro horietara.

b Frisieraz jardun behar edo nahi dutenentzako ikastaroak. Adibidez, lanarengatik egunero frisiar hiztunekin harremanak dituzten langileak dira hemen ikasle.

Normalean, frisiarrak ez direnek bi seihilabeteko ikastarotan hartzen dute parte, ulermena, irakurmena eta mintzamena lantzeko.

Ikastaro trinko bat ere egin dezakete eta urte-erdiko nahiz bi aste osoko ikastaro azkarrak ere badituzte aukeran.

c Frisiera ezagutu arren, hizkuntza horretan idazten ikasi behar edo nahi dutenak, lanarengatik nahiz arrazoi sozialengatik (famili- edo gizarte-bizitzarako) nahiz zaletasun hutsarengatik.

d Frisiar kulturarekin lotura duten gai bereziak lantzeko ikastaro laburrak: frisiar literatura, historia, ortografia etab.

e Xede berezietarako frisiera-ikastaroak. Xede-ikasleria: funtzionarioak, epaitegietako langileak, sendagile eta erizainak, komunikabideetako langileak, liburuzainak, etab.

Ikastaro horiek talde bakoitzaren beharrei erantzuteko egituratzen dira.

Afampucirc;k-en jarduera-arlo berezi bat da astero Frisiako bi egunkarietan ia erabat nederlanderaz idatziak frisierazko orrialde bana prestatu eta argitara ematea.

Orrialde horietan berriak, gai interesgarriak eta iraganeko frisiar kulturari buruzko pasarteak daude.

Orrialdea frisieraz ikasten hasi edo trebatu nahi duen jendearentzat pentsatua dago.

Egunkari nagusian, era berean, egunero bi pertsonaren marrazki bat agertzen da: batak, nederlanderaren eragina duen frisiera okerra erabiltzen du, besteak, frisiera zuzena.

Ikastaroen modernizazioaren gaineko ideia argiago bat izateko ikus ditzagun beste lau eskaintza: hastapeneko ikastaro bat, ez-jatorrizkoentzako ikastaro azkarra, frisieraz hitz egiteko eskubideaz ohartarazteko ikastaroa eta funtzionarioentzako hastapen-ikastaro bat.

Nij yn Fryslampacirc;n (1994): Frisiara etorri berria

Frisiako biztanle etorri berrientzako hastapen-ikastaro bat da hau.

Bideofilm baten bitartez probintziako egoera soziolinguistikoa azaltzen da eta frisierari eta bere kulturari buruzko aurkezpen txikia eskaintzen.

Reitze J. Jokman